Balendin Lasuen, Lauaxeta Saria

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko abe. 2a, 00:00

Gaur, eguerdiko 12,30etan Balendin Lasuen jaunak Bizkaiko Foru Aldundiak ematen duen Ohorezko Lauaxeta Saria jasoko du, bere ibilbide oparoagatik.

Hasieratik parte hartu zuen Balendinek Gerediaga Elkarteko jardunean. Sei urtetan zehar izan genuen Gerediagako lehendakari: 1966tik1972ra.

Nahiz eta gainetik aipatu bakarrik, hona hemen, bere zuzendaritzapean egindako ekintza nagusietariko batzuk:

- Zubiaurre margolariei Garain egindako omen erakusketa eta euren inguruan egindako artisten batzarra.

- Zaldibarren burututako antzerki jardunaldiak

- Ermun izandako euskal idazleen batzarra. Bertan euskara batuaren alde urrats garrantzitsua eman zen eta idazleak elkartzearen alde ere bai.

- Abadiñoko San Blas feriaren berriztatzea.

- Durangoko Azoka finkatzea.

Durangaldean beste lan askotan ere ibilia da Balendin: Zaldibarko baserrien izenak berreskuratzen edo Durangoko Merinaldeko Mankomunitatearen sorreran, urte batzuk beranduago, erakunde horren lehendakari bihurtuz.

ZORIONAK, BALENDIN!

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!