Gerediaga Elkartearen ekimenez, hamar erreportaje interesgarri bidelagun hartuta, Durangaldeko historian barneratzeko aukera dugu.
1300. urteko bando-gerrak, San Antonio jaiak, Durangoko auzo elkarteen borrokak, txakolinaren sekretuak, Durangoko arma-fabrika, Durango grabatu eta ilustrazioetan, Ermuko etorkinak, Mikeldiko idoloa, eta Elorrioko monasterioak eta komentuak edota Euskadiko salbamendu-txakurren taldea sakonean aztertzen ditu Astolaren 7. edizioak.
Ohiko salmenta puntuetan eta Durangoko azokan salgai dago urtekaria.
Bazkideek aldizkaria dohainik jaso dezakezue Gerediagako standean.