Durangoko Merinalde Eguna: urteko zita

Erabiltzailearen aurpegia Gerediaga Elkartea 2013ko abe. 20a, 00:00

Datorren abenduaren 27an, 19,00etan, Gerediaga Elkarteak Durangoko Merinalde Eguna ospatuko du, urtero lez. Data horretan Durangaldeko alkateak, azkeneko aldiz, bildu ziren 1875ean.

Zita honen topagunea Gerediagako Foru Zelaia izango da, hain zuzen ere, toki honetan 12 eleizateetako fielak batzartzen zirelako, antzinatik, bere lurraldeetako gorabeherei buruz hitz egiteko.

Gerediaga elkarteak 2013an Zubiaurre familiari omenaldia egin nahi izan dio eta bukatzeko, Valentin de Zubiaurreren heriotzaren urteurrenaren egun batzuk arinago (1914.eko urtarrilaren 13an hil zen) ekintza honen antolaketan dihardu.  Lehenengo zatian Patricia Sojo eta Rebecca Guerra “Valentín Mª de Zubiaurre: la aventura de ser músico” hitzaldia eskainiko dute, garaiko familiako irudiak proiektatuz, bigarrenean “Turandot” hari laukoteak egilearen “O salutaris Hostia” interpretatuko du, “L’atelier” eskolako ikasleen dantzan bitartean.

Valentín de Zubiaurre Urionabarrenetxea (1837-1914) musikaria, artearen historiako euskal familia garrantzitsuenetariko patriarka izan zen. Abenturazaleak, artistak eta intelektualak, bere jaioterria izan zen Garai herriarekiko maitasuna elkarbanatu zuten eta bere lanetan islatu ere. Bere gailentasunak eta bere bizitzan zehar jasotako esker onak garaiko musika-postu nabarmenetara altxatu zuten. Konpositore bezala, gure herriko operaren bultzatzailea izan zen eta bere katalogoa oso interesgarria da, bere lanen barietate eta kalitateagatik..

Osorik irakurri

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!