Urtarrilean burutu ziren Zubiaurretarren oroimenez Gerediaga Elkarteak eta Garaiko Udalak eskainitako kultur azken ekitaldiak, Valentin Mª de Zubiaurreren heriotzaren urteurrenaren bezperatan.
Urtarrilaren 11an euskaraz eta 12an gazteleraz posible izan zen elizatean zehar bisita gidatuen bidez Zubiaurretarren Garai ezagutzea.
Bisitak eguerdiko 12,00etan hasi ziren Elizabarrin eta familiaren kide desberdinen jaiotza etxeak ezagutu ziren.
Gainera, bisitariek bilduma pribatuetan, udaletxean eta elizan gordetzen diren margoak eta hainbat bitxikerien bitartez Zubiaurretan blai! sentitzeko aukera izan zuten.