4+4

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2023ko api. 21a, 09:30

Lau urte luzeren ondoren, badatoz hauteskundeak. Denerik bizi izan dugu: eraikin publiko adierazgarrienak itxi beharra, COVID-19 birusaren pandemia, bero eta haize boladak… Baina dena ez da txarra izan, eta bidean izandako oztopo guztiak gainditu ditugu.

2020ko pandemian, berraktibazio plana jarri genuen martxan. Pandemiak kalte gehien eragindako kolektiboen beharrizanak gailendu genituen, eta egoera ahalik eta hoberen paira zezaten lan egin genuen. Gastrobonoak sortu, konfinamenduan boluntario katea egin, Durangoko ostalaritza, merkataritza eta zerbitzu enpresa txikiei laguntzak eman, kultura babestu eta kaleak kulturaz jantzi…

PERI Ferrocarril proiektua geratu, eta beste alternatiba bat egiteko galdeketa egin genuen 2021eko martxoaren 14an. Egun horretan herriak hitz egin zuen; 18 pisuko luxuzko 5 bloke eraikitzeari ezetz esan zion, eta Durangorentzako alternatiba askoz hobea izango dena adostu genuen.

Uribarri kaleko Amilibia eraikina 2022. urte amaieran eraistea lortu dugu. Hainbeste urtean eraisketa diru publikoz egin beharra saldu ziguten; eta, guk, EH Bilduko zinegotziok, behar zen bezala botatzea erdietsi dugu (eraikin ilegalaren jabe zirenen diru pribatuz).

2023. urtea indartsu dator. Durangoko auzoetako obrak (Antso Estegiz kalea, Madalenako ermita, Juan Itziarko lokala, Aramotz Berritu, Urki Hegolde bidea, trenbide zaharreko trazadura…), gazteentzako etxebizitza eta emantzipazio laguntzak, Mañaria eta Ibaizabal ibaiko isurketak ekiditea, eta beste hainbat ekimen, beste lau urtez, EH Bilduk Durango hobe bat eraikitzeko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!