2023ra begira

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2022ko abe. 23a, 08:57

2022. urtea amaitzear dago, astebete besterik ez zaigu geratzen 2023. urtean bete-betean sartzeko; eta oraingo honetan orain arte egindako bidea aztertzea gustatuko litzaidake.

2019. urteko ekainean Durangoko Udalean sartu ginen, hau da, udaleko zerbitzuen kudeaketan hasi ginen. Lehenengo pausoak ez ziren batere errazak izan. Kudeaketa nola egin ikasi, udaleko ateak herritarrei zabaldu, azken finean, motorra piztu eta martxan jarri.

Baina makinaria guztia piztuta, aurreko 40 urteetako kudeaketa ezaren ondorioak agertzen hasi zitzaizkigun. San Agustineko ospitalea jaustear zegoela konturatu ginen, herriko zubiek inoiz mantentze-lanik izan ez zutela ikusi genuen, Pinondo etxea (Durangoko elkarte askoren lan edota elkartze lekua) eta Tabirako aldagelak itxi behar genituela esan ziguten (erabiltzen jarraituz gero erortzeko arriskua baitzegoen); oro har, Durango hankaz gora zegoela konturatu ginen.

Hori horrela, benetako kudeaketarekin hasi ginen. PERI Ferrocarril delakoaren erreferenduma eta aurreakordioa, Correos eraikuntzan Kultur Etxea egiteko diru kopurua eskuratzea, Uribarri 23 eraikuntzaren eraistea jabeek egitearen lorpena, haur ludoteka, gaztelekua, Aramotz Berritu proiektua, atletismo pista eta Ezkurdiko frontoia eraberritzea eta beste hainbat ekintza.

Abenduaren 23a denez, nik ere Olentzerori eta Mari Domingiri eskaera egin nahi diet: EH Bilduko kide bezala gure kudeaketa eta lan norabideaz aurrera jarraitzea, erakutsi baitugu Durango hobe bat lortzeko lanean gabiltzala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!