Gora Pantxike eta Patxikotxu

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2022ko urr. 21a, 09:20

Zer polita izan den Pantxike eta Patxikotxu lehen aldiz udaletxeko plazan batera ikustea, gure herriko jaietako sinbolo biak txupinazoan elkarren ondoan egotea. Emozioz beteriko San Fausto jaiak ditugu aurtengoak. Urte bi esperoan egon ondoren, azkenik iritsi diren gure jai preziatuak. Herriko gune guztietara heldu diren jaiak, inoiz ez bezala jaiak auzoetara heldu dira, espektakulua eta ospakizuna erdialdean zentratu beharrean Durangoko auzo guztietara zabaldu baitira.

EH Bilduko zinegotzi bezala ospatzen ditudan bigarren San Fausto jaiak dira, eta azken aste hau hunkigarria izan dela esan beharra daukat.

Txosna guneko txupinazoa lehenik, udaletxekoa ondoren, Artopil banaketa San Fausto egunean, Landako Eskolako gazteen txupinazoa, hainbeste urteren ostean berreskuratutako goitibehera jaitsiera, orotariko kontzertuak eta ekitaldi ezberdinak egunetan zehar. Durango herria jai giroan ikustea zoragarria da, eta aurten ditugun ekitaldi eta ekintza ugariaz nola gozatzen duten ikustea are politagoa.

Asteburu konpletoa dugu aurretik oraindik ere. Iraganeko edo geroko garaira eramango gaituen mozorro eguna, tortilla txapelketa, txikientzako jolas parkea, eta beste hainbat ekitaldi.

Jarrai dezagun jaiez gozatzen. Jarrai dezagun errespetuzko jai giroaz disfrutatzen. Eskerrik asko ekitaldi eta ekintza guztiak antolatu dituzuenoi eta baita hauetan parte hartu eta ondo pasatzen duzuenoi ere. Zuok gabe ez litzateke jairik izango.

Eta ez ahaztu, GOZATU BAI BAINA ERRESPETUZ JOKATU!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!