Osasungintzaren krisia

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2022ko mai. 27a, 10:55

Eusko Jaurlaritzatik estatuko osasun sistema onenetakoa dugula besterik ez digute esaten. Tamalez, argi dago ez dela horrela, eta hau, aurreko urteetan jasan dugun pandemiak agerian utzi du. Lehen arreta zerbitzua, herritarrengandik hurbilen dagoen zerbitzua izanik, Jaurlaritzak ahaztu eta hiltzen utzi nahi duen zerbitzua dela dirudi. Horren adibide dugu, medikuarekin hitzordua hartzera joan eta azaltzen diren ia aukera gehienek medikuarekin beharrean, erizainarekin hitzordua hartzeko aukera besterik ez dute ematen.

2022ko otsailean, Eusko Jaurlaritza, gehiengo zabal batez onartuta, Durangaldeko osasun egoeraren inguruko diagnostiko bat egitera konprometitu zen. Diagnostiko horri esker, gure herrian eta inguruko herrietan osasungintzan dituzten premiak zeintzuk diren jakingo dugu. Hala ere, diagnosi horren emaitza itxaron beharrik ez daukagu, denok baitakigu lehen arreta eta pediatria zerbitzuetan adibidez hutsune nabarmenak ditugula.

Medikuarekin hitzordu bat izateko astebete itxaron behar izatea, edota haurra gaixo eduki eta 18:00ak izateagatik Gurutzetako ospitalera jo behar izatea ez da osasun zerbitzu on baten emaitza. Durangon ditugun bi anbulatorioek paziente karga handia dute, eta, beraz, hauek indartzea derrigorrezko eta ezinbesteko ekintza da.

EH Bildutik, zerbitzuaren aldeko benetako apustua egin eta beharrezko diren bitarteko material zein pertsonalak jartzea ezinbesteko dela ikusten dugu.

Osasun zerbitzu duin baten alde lanean jarraituko dugu!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!