Ikusgarritasuna

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2022ko api. 29a, 09:00

Apirilaren 26a Ikusgarritasun Lesbikoaren Nazioarteko eguna izan dugu. 2008. urtetik aldarrikapen eguna dugu hau, biztanleria lesbikoaren giza eskubideen aldeko borrokaren inguruan sentsibilizazio eta kontzientziazio eguna.

Ikusgarritasun lesbikoa oso garrantzitsua da sexu-orientazio horrekin identifikatzen diren pertsonentzat, indarkeria, diskriminazioa eta aurreiritziak bezalako estigma negatiboekin ez seinalatzeko eskubidea erabiltzea ahalbidetzen baitu.

LGTBIQ+ kolektiboaren aurkako indarkeria areagotzen duten estereotipo, arau kultural eta jarrera bereizgarriak oraindik nabarmen dira gure gizartean. Honek pertsona hauek diskriminazio egoerak jasatea dakar, sexu orientazio eta identitate estigmaren erruz.

Durangoko Udaletik, aldarrikapen egun hau eta LGTBIQ+ kolektiboaren inguruko aldarrikapen egun hauek gure gain hartzeko asmoz, lesbianismoaren ikusgarritasunaren inguruan hainbat ekitaldi eta kanpaina egingo ditugu. Alde batetik, estereotipo eta aurreiritziak hausteko nahiaz, eta lesbianen erabateko eskubide berdintasuna eskatzeko asmoz, kanpaina bat egingo da. Bestetik, maiatzaren 6an, Zinegoak, Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdiaren film laburren proiekzio ekitaldia izango dugu, San Agustin Kulturgunean, 19:00etan.

EH Bildutik argi dugu: LGTBIQ+ kolektiboaren erreibindikazio egun eta ekitaldiak geure egingo ditugu, gure babes guztia eman eta gogor oihukatuz, Iraultza Feminista izango baita edo ez da izango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!