Pasa ditugun bi urte hauek ez dira errazak izan. Denok dakigun pandemia bat jasaten ari gara eta ondorioz, antolatua genuen dena hankaz gora jarri, eta aurreikusi gabe genituen hainbat neurri hartzera behartuta egon ginen. Berraktibazio Plana martxan jarri eta momentuan sortu zitzaizkigun beharrei erantzuna emateko neurriak hartu behar izan genituen.
Baina gaur, 2022ko otsailaren 18an, Gobernu Planaren neurrien %82 beteta edota martxan daudela esan genezake.
Skate Park berria, Taxi Lagun zerbitzua, Haur eta nerabeen udal kontseilua sortu; beraien beharrak zeintzuk diren ezagutu eta erantzuna emateko, Indarkeria Matxistak eraildako emakumeak omentzeko gunea, Durangoko historian lehen aldiz aurrekontu parte-hartzaileak martxan jarri, Merkatu plaza berrizteko proiektua abiarazi hau dinamizatzeko ekintza ezberdinak eginez, Ezkurdiko Frontoia konpondu eta eraberritu…
Asko dira urte hauetan gure herrian egindako ekintzak, Gobernu Planean zehazten diren neurriez gain beste hainbeste egin ditugularik. EH Bildutik Etorkizuneko Durangorentzako oinarriak jartzen gabiltza, herri parte-hartzaile, jasangarri, solidario, euskaldun, feminista eta arduratsu bat sortzeko asmoz.