Berraktibatu Durango

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2021ko urr. 29a, 08:30

COVID-19ak eragindako munduko pandemiak argi erakutsi diguna da gure herriko merkatari eta ostalariak zaindu behar ditugula, inguruko ekonomiaren motore baitira. Multinazional eta makro enpresek ere pandemiak eragindako krisi ekonomikoa jasan dute, baina ez herriko merkatari eta ostalari txikiek lez. 

2020. urtean zehar, hainbatetan itxi behar izan dute Durangoko ostalariek beraien saltokia, etxera eramateko zerbitzua besterik ezin izan dute egin eta berau ordutegi oso zorrotz batekin. Horrela, gure herriko hainbat taberna eta jatetxek betiko itxi dituzte ateak.

Udaletik herriko ekonomia sustatu beharraz kontziente izan gara beti. Krisi ekonomiko eta sozial hau hasi zenean berraktibazio plana martxan jarri genuen eta helburua lortzeko neurriak hartu genituen. Online Durangoko dendetan erosteko plataforma sortuz, bonu kanpaina ezberdinak eginez (ekainean, irailean eta abenduan gehien bat) eta joan den astean salgai jarri ziren Gastrobonoak eskainiz. Horrela, bertako enpresa txikietako produktuak ezagutzera eman eta saltzea lortu dugu.

Guztira, 3.500 bonu kaleratu ditugu. Erosleak 10 euro ordaindu eta 20 euroko bonua jasoko du herriko taberna edo jatetxeetan gastatzeko. Neurri honekin, herritarrak gure herrian kontsumitzera bultzatzen ditugu, gure ekonomiaren erdigune baitira herriko denda eta taberna txikiak.

Dagoeneko ia ez da Gastrobonorik salgai geratuko, beraz, ez zaitez atzean gelditu, Berraktibatu Durango!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!