Jakina dugu Durangon etxebizitza bat alokatzea oso zaila dela, merkatuko eskaintza jendearen demandarekin alderatuz oso urria delako, eta, gainera, merkatuan dauden etxebizitzen prezioak eskuraezinak direlako.
Udaletik diru laguntza eta etxebizitza politika ezkertiarrak ezartzea arazoaren konponbideetako bat izan daiteke, baina benetan egin beharrekoa gaia errotik hartu eta arazoa moztea da. Eusko Jaurlaritzak etxebizitzen errenten prezioa mugatu beharko luke. Gainera, hutsik dauden etxebizitzak merkatura ateratzeko laguntza eta programak martxan jarri beharko lituzke, eskaintza hasiz prezioek bera egingo bailukete.
Baina hau ez da guztia. Errenta ordaintzeko, lan baldintza duinak dituen lanpostu bat beharrezkoa litzateke. Gazteek eta hain gazteak ez garenok emantzipatu eta bizitza independentea egin ahal izateko, etxebizitza errenta merkatua erregulatzeaz gain, lan baldintza duinak bermatuko dituen sistema bat behar dugu, hau Eusko Jaurlaritzari dagokion eskumena izanik.
Noizko geroa garen gazteok kontuan hartuko gaituzten politika eta ekintzak?