Uda eta uda ostekoak

Erabiltzailearen aurpegia Garazi Errasti 2021ko ira. 3a, 08:24

Abuztuaren bukaera heldu da, eta horrekin batera, oporren amaiera ere heldu zaigu. Aurreko ikasturte osoko estresa eta egonezina alde batera utzi, eta ikasturte berri hau ilusio eta gogo handiz hasi dugu.

Pandemia garaian konturatu gara zeinen beharrezkoa den barre egin eta pozik egotea. Eta aurten ere, egiaztatu dugu, kultura eta kultur ekimenak seguruak direla. Uda Kulturaz Blai ekimenari esker, Durangoko kale, txoko eta eraikinak ikuskizun eta espektakulu ugariz bete ditugu, durangarrok pozik, entretenituta eta ohikotasunetik ihes eginda sentiaraziz.

Umeentzako tailerrak, antzerkia, musika, zirkua, dantza eta abar, adin guztietako pertsonentzako ekitaldiak. Hauek guztiak arrakastatsuak izan dira, edukieraren gaia kontuan hartuta, denetatik 4 %100ean bete dira eta beste guztiak %80rainoko okupazioa izan dute. Arte eta Historia Museoan izandako Regoyos pintore famatuaren erakusketa dugu honen adibide aipagarria, museoaren historian bisita gehien izan duen erakusketa izan baita. Horrela, margolari asturiarraren erakusketak Picasso, Dalí eta Dureroren erakusketetako emaitzak gainditu ditu.

Urte bi hauetan ikusi eta azalarazi dugu kultura segurua dela, eta horrela jarraituko dugu. Aurretik dugun irail honetan ilusio handiz, KulturAro era seguruan antolatu eta hurrengo izango ditugun ume, gazte zein helduentzat izango diren ekitaldiei forma emango diegu, gutxinaka hain presente dugun normaltasuna lortu arte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!