Jokoaren bertsio hauetan hasi zen 'alfil' izena erabiltzen; arabierazko 'al-fil' hitzetik dator, literalki 'elefantea' esan nahi duena, eta, aldi berean, 'pil' (elefante) persiarretik dator. Askok diote piezaren goialdeko bi tontorrek elefantearen hortza sinbolizatzen dutela. Gainera, indiarrek gerrarako erabiltzen zuten elefantea eta hau xakean islatu zen, hasieran bere mugimendua mugatuagoa zen: bi laukitxo bakarrik egin zitzakeen aurrera diagonalean.
Erdi Aroan jokoa Europan zehar hedatu zen eta gaur egun nazioarteko estiloko xakea esaten zaiona garatu zen. Ondorioz, alfilari mugimendu zabalagoa eman zitzaion: diagonalean mugi zitekeen taula osoan zehar. Mugimendu aldaketa horrek pieza moldakorrago eta jokorako ahaltsuago bihurtu zuen.
Garai honetan, eliza katolikoak zuen eraginaren ondorioz, herrialde batzuetan, Portugalen eta Italian bezala 'apezpiku' ('obispo' gaztelaniaz, 'bishop' ingelesez) izena jaso zuen.
Bitxia da beste hizkuntza batzuetan daukan izena, adibidez: 'korrikalari' ('läufer' alemanez), 'ehiztari' ('lovac' serbieraz), 'artillero' ('strelec' eslovakieraz), 'lantza' ('oda' estonieraz), 'bufoi' ('fou' frantsesez), 'gamelu' (Tibeten eta Mongolian)...
Baina gehien gustuko dudan izena euskaraz ematen zaiona da: 'Gudari', izen bikaina!