Vera Menchik zeukan izena. Moskun jaio zen, 1906ko otsailaren 16an, eta 9 urte zituela aitarekin ikasi zuen xakean jokatzen, oraindik Errusian bizi zirenean. 1921aren amaieran Ingalaterrara bizitzera joan zen, amarekin eta ahizparekin; eta bertan, xakean serioski jokatzen hasi zen. "Joko isila eta denbora-pasa bikaina da hizkuntza ondo hitz egiten ez duen pertsona batentzat", aitortu zuen Verak. 21 urte zituela (1927an), sortu berri zen Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa erraz irabazi zuen. Hortik aurrera, emakumezkoen beste txapelketetan parte ez hartzea erabaki zuen, eta emakumezkoen munduko txapelketan baino ez zen lehiatu. Titulu horri 17 urtez eutsi zion, 2. Mundu Gerraren testuinguruan Londresen jasotako bonbardaketa batean zendu zen arte (gaur egun, historian tituluari denborarik gehien eutsi dion txapelduna da); maila goreneko txapelketetan parte hartuko zuen soilik, ordura arte gizonezkoentzat erreserbatuak zeudenetan. Esan daiteke Vera Menchikek bidea ireki zuela, gizonekin lehiatzen lehen emakumea izan zen eta.
1929an maila ikaragarriko txapelketa batean izena eman zuen, Capablanca, Nimzovich eta Rubinstein bezalako jokalariekin. Albert Beckerreri (parte hartzailetako bat) Vera Menchiken Kluba sortzea bururatu zitzaion. Menchiken aurka galtzen zuten gizonez osatutako kluba zen, gure protagonista gutxietsiz; eta txapelketa berean, Becker klubeko lehen bazkide izendatua izan zen.
Artikulu hau modu ezin hobean agurtzeko, bere hitz batzuk lagako dizkizuet: "Guk, emakumeok, xakean ez dugu iraganik. Baina oraina eta etorkizuna ditugu ".