Enplegua, enplegua eta enplegua

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2017ko ots. 17a, 08:30

Oraintsu entzundako baieztapen batzuk defendatu eta durangarrekin partekatuko ditut. Enplegua Ongizate-estatuaren euskarria da. Altxorra da lortzen duenarentzat, eta urrezko meatzea kolektibitatearentzat. Gizarte-segurantza langileen eta enpresarien kuotekin berdintzen da; pentsioak kotizazioekin ordaintzen dira eta zerbitzu publikoak langileek eta kontsumitzaileek ordaindutako zergekin.

Espainian 18 milioi eta erdi pertsona dugu dagoeneko lanean, atzean uzten ari garen krisi luze honetan enpleguak izan duen unerik txarrenean baino milioi bat eta seiehun mila lagun gehiago. Arnasa hartzeko bidea ematen digu honek, konfiantza eta egonkortasuna, baina hori ez da nahikoa.

Iaz %3,2 hazi ginen. Europako ekonomia handienen artean izandako erritmorik altuena da, eta Euroguneko batez bestekoaren bikoitza, AEB eta Alemaniaren gainetik. Aurten ere enpleguaren hazkundea ehunka milaka pertsonetan zenbatuko da. Betebeharrak betetzen gabiltzala esan gura du horrek, bide onetik gabiltzala, gure helburuak betegarriak direla eta gure esku daudela.

Ez da erraza izango. Ez diot kudeaketagatik, kudeaketa hori garatu beharreko inguruabarrengatik baizik. Batzuei irudituko zaie orain lau urtekoa baino zeregin errazagoa dela, Espainia bideratuta dagoelako. Esfortzu gutxiago eskatu beharko luke denak, egia da, baina gure indarra gutxitu egin da, jada ez daukagu gehiengo osoa, ez dago dena gure esku, eta besteen borondatea ere batu behar dugu. Baina saiatuko gara lortzen. Durangok, Euskadik eta Espainiak merezi dute.
*Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!