Espainiar askok ondo baloratu zituzten hartutako erabaki ekonomikoak, beharrezkoak eta herritarrentzat onak izan zirelako. PP alderdiak epe ertain eta luzera begira gobernatu zuelako 2011tik 2015era. Erabaki zailak hartu behar baziren, hartu egingo zirela pentsatu zen, azken batean horrek ekartzen baitie onura pertsonei, eta horretarako gobernatu zuen.
Urrian Rajoy presidente izendatu zuten, egindako lanaren ondorioz.
Eztarria guztiz hartuta eta ia lan egiteko modurik ez zuela, Esther-ek galdetu zidan ea zein zen gure jarrera durangarren mesederako. Erraz jarri zidan kontua. Harrituta eta arduratuta bizi ditugu egun hauek, Durangon gobernatzen dutenek (EAJ eta PSE) egiten dutena ikusita. Pertsonen onurari begiratu gabe oparitu diguten urte amaieran OHZk ez digu lorik egiten uzten, eta ez dakigu irribarre egiteko moduan egongo garen lo ez gaudela. PPk OHZn aldatu den guztiaren aurka bozkatu du. Ez diogu zentzurik hartzen, gaizki dagoelako. Gaizki, bai. Benetan gaizki. Konpontzeko moduan egongo ote dira?
Ekainean gauza bat bozkatu zuten. PP izan zen aurka egon zen bakarra. Eta azaroan adabakia jarri nahi izan diote, baina ez dute lortu. PP berriz ere aurka. Izan ditzagun kontuan durangarrak eta Durangorentzat onena dena.
*Erredakzioan itzulia