Gurutze Gorriko boluntarioak eta gainerakoak

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2016ko urr. 14a, 08:30

Gurutze Gorriko boluntarioak zoriondu eta eskertu nahi ditut, hainbeste miresten eta txalotzen dudan elkarte horren partaide izateagatik.

Euren eguneroko lanagatik zoriondu nahi ditut, eta txupinazo egunean, zuzenean eta aurretiaz prestatu barik egin zituzten bi jarduerak, benetako jarduerak, denok baloratzea nahiko nuke. Euren lan eskuzabala begi bistakoa da, eta sari bat lortzearen parekoa den errekonozimenduaren aurretik jarri dute. Lan eskuzabala ospearen eta protagonismoaren aurretik, beraz.

Eskerrik asko, ba, Gurutze Gorriko boluntarioei.

Bestetik, durangar guztiak zoriondu nahi ditut, merezitako jaiei eman dietelako hasiera. Nik bizi izan dudanagatik, giroa ezin hobea izan da, eta iritzi desberdina dutenen artean ere batasuna izan da nagusi. Hala bizi izan dut nik zenbait forotan eta zenbait protagonistekin. Ideologia desberdineko zinegotziek elkarrekin ateratako argazkiak datozkit gogora, eta zenbait kazetarirekin eta ia ezezagunak egiten zaizkidan herritarrekin ikusitako partidua, Athleticeko neskena. Eta duela gutxiko gertaera: Iu eta Jb lagunekin bat egitea. Eurek badakite zutabe honetan aipatuko ditudala, baina niretzat, durangar guztien ordezkari dira, gure San Fausto jai maitagarrietako edozein une atseginean bat egin dezakezuen durangar guztien ordezkari, hain zuzen.

Durangar guztiok, ondo ibili eta ondo pasa. Zorionak!

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!