Errefuxiautei buruz

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2016ko uzt. 15a, 08:30

Alderdi Popularrarentzat pertsonek dute beti lehentasuna. Joera humanista duen alderdia gara, egoera oso konplexu bati erantzunak eman nahi dizkiona. Eta egoera hori are konplexuagoa da mafien esku-hartzeagatik, Siriako gatazkagatik edo errefuxiatuen dramak eskatzen duen logistikagatik.

PPk adostasunaren aldeko jarrera babestu du beti, euren herrialdeetatik ihes egin behar dutenen dramari irtenbidea aurkitu ahal izateko. Demagogia arbuiatzen dugu, eta errefuxiatuen benetako dramari irtenbidea emateko erabiltzen den erretolika hutsa. Arazo oso konplexuak dira, munduko hainbat txokotatik datozenak, eta ekintza politiko sakona behar dutenak. 2015ean Espainia 15.000 asilo-eskaera tramitatzen hasi zen, 2014an baino hiru bider gehiago. Espainiak nabarmen egin du aurrera Greziatik eta Italiatik etorritako pertsonei lekua ematerako orduan, EBn adostutako akordioak betez. Orain, bosgarren herrialdea da errefuxiatuei egindako leku kopuruari dagokionez. Azken asteetan, gainera, areagotu egin da etorkinen kopuru hori. Grezia eta Italiako erregistro-zentroak eraginkortasunez lan egiten hasi diren honetan, Espainia errefuxiatuak birkokatzeko operazio ugari dabil programatzen, eta horrek EBrekin hurrengo urte bietarako dituen konpromisoak betetzen lagunduko dio. Errefuxiatuen krisiaren irtenbidea elkartasunaren, erantzukizunaren eta legezkotasunaren eskutik heldu behar da beti. Honen moduko gai tragikoaren aurrean, demagogia eta arduragabekeria saihestu behar ditugu. Izan gaitezen serioak.
* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!