Durango 2016ko aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2016ko mai. 20a, 08:30

Alderdi Popularrean uste osoa dugu erantzukizunez jokatu dugula, bidea eman diogulako aurreko abenduan aurkeztu ziguten 2016ko udal aurrekontuen zirriborroaren onarpenari. Zalantzarik gabe, interes orokorra alderdi-interesari gailendu zaio. 

Gure iritzian, denon artean aurre egin beharreko erronken aurrean, Durango lako udalerri batek ezin zituen aurrekontu atzeratuak izan beste urtebetez. Izan ere, herritarrek merezi duten ongizatea lortzeko jarduerak mugatuko lituzke egoera horrek.   

Alderdi popularrak zenbait zuzenketa aurkeztu dizkio aurrekontuen zirriborroari, eta denak egokiak iruditu arren, Durangoko langabeen kontrataziora zuzenduko diren 208.000 euroak nabarmendu gura genituzke.

Zuzenketa honek —ikuspegi sozial eta ekonomikotik nabarmenagoa denak— gaur egungo krisi ekonomikoaren ondoriorik larrienari aurre egitea du helburu: pertsona kopuru handiaren  langabeziari.

Alderdi popularraren iritzian, Durangoko gizartearen arrakastak lanpostuen sorrera dakar, eta horixe da aukera guztien iturburua. Aldi berean, badakigu enplegua lan-taldean sortzen dela, gizartearekin bere osotasunean eta erakunde honekin, dagokion zati alikuotan.

Guk egindako gainerako zuzenketak ere —onartutakoak eta aurrekontuetan sartutakoak— pozik egoteko arrazoi dira, Durango hiribilduarentzat eta bertan bizi garen herritarrontzat dakarten onurarengatik.     

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!