Angel laguna

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2016ko api. 15a, 08:30

Gaur arratsaldez, eguaztena, Angel lagunarekin hitz egin dut pare bat bider. Gertatzen diren gauzez hitz egin dugu. Asko ohikotzat hartzen ditugula ohartu gara, eta ez diegula garrantzirik ematen. Hala ere, gure berriketaldiko kontu batzuk oso garrantzitsuak dira, eta udaleko erabakietan durangar denen borondatea ordezkatzen dugun zinegotziok baloratu egin behar ditugu. Eta ahal bada, horiek konpondu. Ekin diezaiegun, ba! Esaldi honekin parekatuko nuke kontua: “Azken aldian behar baino jende gehiago hiltzen ari da”. Hara! Egia borobila bada ere, ez ei digu ezer berririk esaten.

Berriketaldian, gure herriarentzat eta herritarrentzat funtsezkoak diren kontuak aipatu ditugu. Konpondu beharreko kontuak asko badira ere, gure jendearen ideiek eta ilusioak bikoiztu egin dute kopuru hori, indarrari, garrantziari eta gogoari dagokienez, behintzat.

Athletic, Tabirako, Durango Rugby Taldea, Kulturala eta beste asko animatzen ditugunean bezala.

Ekin diezaiegun, ba! Durangarrak garelako, eta Angelegaz izan dudan berriketaldian ondorio batera iritsi naizelako: urruti iristeko, bideari ekin behar zaio, eta jakitun egon behar dugu bidea dagoela egiteko. Ekin diezaiogun, ba!

Durangarrak gara, eta durangarrok beti izan ditugu lorpen eta emaitza onak. Beti. Eta hemendik aurrera, gehiago.

Izan gaitezela orain arteko modukoak, edo hori baino gehiago.

Eta nik idatzitako hau norbaitek nirekin komentatu nahi badu, bere esanetara nago. Besarkada bat.

*Erredakzioan itzulia      

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!