Mina saihetsezina da, sufrimendua aukerazkoa

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2016ko mar. 4a, 09:00

Behin, dotoretasunaren eta jatortasunaren printzesa kontu kontari etorri zitzaidan. Zegoen lekutik irten, eta bidaiatzea nahi zuela esan zidan. Egia esan, zerbait sakonagoa esan behar zidala uste nuen. Bere gogoko esaldi bat esateko eskatu nion. “Mina saihetsezina da, sufrimendua aukerazkoa”, esan zidan.

Esaldia entzundakoan, ondo ulertzeko aukera izan nezakeela bururatu zitzaidan. Eta badaukat horretarako aukera. Kontua da egun batzuk igaro behar ditudala saharar errefuxiatuekin, Aljerian, giza laguntzari esker bizi diren kanpamenduetan, hain zuen.

Bidaiari ekin aurretik ari naiz lerrook idazten, eta irakurtzen dituzuenerako bueltan izango naiz, Durangon, dena pentsatutako moduan irtenez gero, behintzat.

Nago, sahararrekin egongo garen lau-bost egunetan argiago ikusiko dudala esaldi horren esanahia, eta argiago zer egin behar dugun gure aldetik, zer hobetu eta ze aldaketak egin, munduko txoko guztietan dauden sufrimenduak ekiditeko.

Eskerrak eman nahi dizkiot dotoretasunaren eta jatortasunaren printzesari halako esaldi egokiarekin erantzuteagatik. Benetan nabilela ikus dezan, dagoen lekutik irten dadin saiatuko naiz, eta bidaia egin dezan. Goza dezala, gozarazi dezala, eta bere aldetik egin ahal duen guztia egin dezala sufrimendua leku guztietatik desager dadin.

Irribarretsu diot hori, Chaplinen esaldi bat gogoan: “arazo asko ditut bizitzan, baina nire ezpainek ez dute horien berri. Nire ezpainek irribarre egiten dute beti”.
* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!