Zer gertatzen da norbaitek eskatu badizu, dagoeneko? Besteok agertu gara, baina, boto bakarra daukazunez, ezin dituzu denak pozik utzi. Zer egin? Eskatu dizun lehenengoari eman? Ba, ez da bidezkoa. Itxura batean, lehenengo eska dezakeenaren eskubidea gainerakoena baino hobea da. Baina, horren alde positiboa ikusten saiatu, eta zuekin partekatuko dut. Labur esanda:
1. EAJk aurreko asteko ANBOTON eskatu zizuenez botoa, orain besteok dugu zuengana zuzentzeko aukera.
2. Herritarrok ez gara ergelak, eta botoa nori eman erabakitzen dugunean, ez diogu kasurik egiten nork eskatu digun lehenbizi. Egindako lanari erreparatzen diogu, eta ondo egiteko gaitasunari. Badakigu, ondo gobernatzen duenarekin, beste lau urte ezin hobeak izango ditugula aurretik, eta horretan, eredua gara Europarentzat eta mundu osoarentzat.
Díaz andreak botoa horrela eskatu izanak poztu egin nau, ez diolako abantailarik ematen nire eskaerarekiko, eta aukera ematen didalako zuengana zuzentzeko eta zuei PPren aldeko botoa eskatzeko. Eta modu egoki eta dotorean egiten dizuet eskaera, abantailarik bilatu gabe. Gobernuan egindako lau urteetako emaitzak oinarri hartuta eskatzen dizuet botoa, denok ezagutzen ditugun emaitzak oinarri hartuta, hain zuzen ere.
* Erredakzioan itzulia