Urtean egun bat hartzen dugu, azaroaren 25a, jabetzeko zer garrantzitsua den emakumeen kontrako indarkeri mota guztien kontra lan egitea, haien kontra borrokatzea eta garaitzea. Denok gaude ados; hori urte osoan egin beharrekoa da. Jo ta ke, irabazi arte, egunero.
PPk bere konpromisoa berretsi gura du, biktimak laguntzeko eta genero indarkeria mota guztietatik aske egongo den gizarte bat eraikitzeko. Gizarte guztia inplikatzea gura dugu; gaitz sozial hau errotik kentzeko, eta gazteenek bortizkeria jarrerak izatea saihesteko hezkuntza jaso dezaten.
Biktimek salatzea erraztu behar dugu. Horretarako, doako justizia dago, biktimek salaketak jarri ditzaten, euren baliabide ekonomikoak direnak direla. Emakumeak gehiago eta hobeto babestu behar dira.
Egunero bide horretan lan egiteko konpromisoa berresten dugu; indarkeria bako gizarte baten alde, giza eskubideak eta gizon eta emakumeen berdinatsuna errespetatuko dituen gizarte baten alde.
Urrun heldu gura dugu; urrun esan dut, bai. Heldu beharreko lekura heldu gura dugu: babestu edo defendatu beharra duten biktimak egongo ez diren egoerara, errealitate nazkagarri honek eragindako kasuei buruz berba egiteko motiborik egongo ez den egoerara. Horra heltzeko lan handia egin behar dugu, egunero.
Ziur gaude, lortuko dugu.
*Erredakzioan itzulia