2016aren zain

Erabiltzailearen aurpegia Fran Garate (PP) 2015ko urr. 23a, 08:30

Zorioneko gaude, aurtengo San Fausto jaietan, orohar, alde negatibo gutxi aipatu behar delako. Alde onak, ostera, asko izan dira, eta ia ezinezko egiten zait denak aipatzea. Dena dela, aipatu beharreko batzuk nabarmenduko ditut. Denak ez, ez baititut denak ezagutzen. Nik aipatutakoez gain, irakurleak ere izango ditu bizi izandako esperientzia atsegin eta ahaztuezinak.


Ia azkenetik hasiko naiz. Mozorro Eguna, beste urtebetez, ikaragarria izan da. Bai, ikaragarria durangarrek kolore, irudimen, sormen zein sinpatiaz jantzi dutelako gure hiribildu polita. Urtero, gehiago eta hobeto mozorrotzen gara, eta horri esker, giro ezin hobea sortzen dugu. Giro on hori da, niretzat, San Faustoetako ederrena. Eta jakina, giro onarekin, egunak 24 ordu baino gehiago irauten du. Mozorroen zapatuak, gutxienez, domeka goizerdirarte irauten du, Zezenak Dira ekitaldiaren osterarte.

Zinegotzi moduan, esperientzia ahaztuezina bizi izan dut, eta alde pribilegiatu batetik gozatu dut zuekin denokin. Gogoangarria, benetan. Besteak beste, txupinazoan ikusi zaituztet udaletxeko balkoitik, artopilak banatu ditut, eta hirugarren adinekoen bazkarian egon nintzen. Han, harrituta geratu nintzen, jende gaztea baino ez nuelako ikusi, ondo pasatzeko gogo ikaragarriarekin. Une askotan, eguraldi bikainak lagundu digu bi asteburuetan. Eguraldi txarreko tartetxoak ere izan ditugu, baina umorez egin diegu aurre, alaiak eta dibertigarriak gara eta. Durangarrak gara, eta hori begi bistan dago.

* Erredakzioan itzulia

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!