Ziur naiz durangarrongan eragin handia duela halako egoera dramatikoak ikusteak, pertsonak hiltzen ikusteak, eta irtenbideen bilaketan denok inplikatzea eskatzen dugu. Arazo honek koordinaziorik handiena eskatzen du, bai Europako Batasunean bai Nazioarteko Komunitatean; baita, oro har, administrazio eta erakunde guztien, eta sozietate zibilaren kolaborazioa ere, nazio mailan.
Espainiarrek, beste behin ere, elkartasun eta konpromiso itzela erakutsi dute sufritzen dutenekin. Eta durangarrok solidarioenen artean izango gara.
Krisi honi aurre egiteko, Espainiako Gobernuak kolaboratzeko prest dagoela erakutsi du uneoro, eta nazioarteko babesa eskatzen duten pertsonak hartzeko konpromisoa hartu du, Europako Batzordeak proposatutako kopurua, hain zuzen. Arazo honen aurrean, ezinbesteko ardura eta elkartasuna erakutsi ditu, beste hainbat arazoren aurrean zen krisi honen hasieran egin bezala.
Nahiago nuke gai hauei buruz idatzi behar ez izatea, baina, horretarako, ez lirateke gertatu behar. Jarrai dezagun denok batera lanean, gerta ez daitezen lortu arte.
Eskerrik asko Durango, zure elkartasunagatik eta konpromisoagatik.
*Erredakzioan itzulia