Ordutik hona, niretzat ezusteko izan diren uneak, sentsazioak eta anekdotak bizi izan ditut, eta gertatuko zirela argi neukan beste batzuk ere bai. Horietatik guztietatik ikasi dut, disfrutatu dut eta atera dut zerbait positibioa.
Emandako pausoaz damutzeko arrazoirik ez dut ikusi. Ez dakit zer ekarriko didaten hurrengo lau urteek, baina baloratzeko eta ondorioak ateratzeko orain arte kontatu dezakeedanagatik, esan behar dudana zera da: Hau guztia galtzen nenbilen!
Asko dut eskertzeko. Botoa eman zigutenei eskertu diet. Horren aurretik nigan konfiantza izan zutenei, eta udalbatzarrean aulki bat hartzeko eta udaletxera noan bakoitzean daramadan ilusioa eramateko pausoa ematera bultzatu nindutenei ere eskerrak eman nahi dizkiet. Horretan lehena Juanjo izan zen, nigan kofiantza izan eta proposamena egin zidalako. Jabik eta Josetxuk ere zerikusi handi izan zuten, ez bata, ez bestea durangarrak ez diren arren, ondo dakitelako zenbat maite dudan Durango eta denak emanda animatu nindutelako.
Botoa eman zigutenei eta maitasuna erakusten jarraitu dutenei, eskerrik asko. Baita udaleko langileei, egunerokoa erraztu egiten didatelako, eta udalbatzarra osatzen dugun alderdi politiko guztietako zinegotziei ere.
Nire eskerrik zintzoenak tratu adeitsuagatik, eta merezi izango duela sentiaraztearren.
* Erredakzioan itzulia