Erakusketa: Mikroskopioak eta Medikuntza

Erabiltzailearen aurpegia
Medikuntzaren eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoak antolatuta

Datak: urriaren 3tik 30era arte 

Ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera: 10:30-14:30 eta 16:30-19:30 
  • Larunbatetan: 10:30-13:00
  • Jaiegunetan: itxita

Tokia: Foru Liburutegia, 2. solairua (Areto Nagusia).

Antolaketa: Medikuntzaren eta Zientziaren Historiaren Euskal Museoa.

Erakusketaren komisarioak: Fernando Unda eta Anton Erkoreka.

Bisita gidatuak, erakusketaren komisarioa den Fernando Undaren eskutik: ostegunetan, 18:00etan, 5-12 pertsonako taldeentzat. Hizkuntza: gaztelania. Iraupena: 45 minutu. Izena emateak: posta elektronikoz baino ez (kulturjarduerak@bizkaia.eus).

Oharrak:

  • Doako sarrera (Foru Liburutegian sartu ahal izateko, NANa, pasaportea edota Liburutegiko txartela aurkeztu behar da sarreran).
  • Pertsonen arteko gutxieneko 1,5 metrotako aldea mantendu behar izango da. 
  • Maskara propioa erabiltzea komenigarria izango da, pertsonen arteko 1,5 metrotako aldea beteta ere.
  • Gel hidroalkoholikoa eskuragarri egongo da aretoan, edozein momentutan erabili ahal izateko.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!