Erakusketa: Oihal artean

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2016ko ots. 16a, 11:02
Foru Liburutegiaren Areto Nagusian, otsailaren 23tik apirilaren 15era

Marta Pérez Elosuaren zuzendaritzapean, euskal diseinatzaile gazteen lana erakusten du. Erkusketa hau ikuspegi sortzailetik egindako hogeiren bat argazkik osatzen dute. Honela, jantzietako diseinuak ez ezik, inguruneak ere nabarmentzen dira. 

Erakusketa hau Foru Liburutegiko 2. solairuko Areto Nagusian bisitatu ahal izango da otsailaren 23tik apirilaren 15era arte, honako ordutegi honetan: astelehenetik ostiralera 10:30etatik 14:30etara eta 16:30etatik 19:30etara, eta larunbatetan 10:30etatik 13:00etara.

Sarrera dohanik da. Foru Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela erakutsi behar da sarreran. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!