LiburuTEKia IV

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko aza. 3a, 09:15
Azaroaren 10etik 12ra arte, Bilboko Rekalde Aretoan

Literatura eta Teknologia Berriei buruzko LiburuTEKia jardunaldiak duela lau urte jarri ziren abian kulturaren arloan teknologia berriek duten erabilerarako gako batzuk ezagutzera emateko. Elkarte, blog eta liburutegietako eskuordeek gai askori buruzko eztabaidak izaten dituzte foroan, besteak beste formatu berriak, interneten iritsierarekin diskurtso narratiboan gertatu diren aldaketak edo irakurketa sistema berriak.

LiburuTEKiak literaturaren arloan hausnartzeko eta hitz egiteko esparrua izan nahi du. Horregatik ez da bakarrik profesionalentzat eta jende guztiarentzat zuzenduta dago.

 

  • Programa:

v  Azaroaren 10ean, 18:00. Sareen erabilera elkarteen zerbitzura (Fernando Tarancón, María Eugenia Salaverri, Dani Maiz; dinamizatzailea: Patricia Millán).

v  Azaroaren 11n, 18:00. Preskriptore digitalak: blogariak eta aldizkari literarioak (Patricia Millán, Danele Sarriugarte).

v  Azaroaren 11n, 19:15. Blogei lotuta dauden ekimen berriak (Mikel Agirregabiria, Julio Usandizaga).

v  Azaroaren 12an, 18:00. Liburutegiak: digitalaren eta analogikoaren artean (Catuxa Seoane, Fernando Juárez, Ibon idoiaga; dinamizatzailea: Patricia Millán).

 

  • Tokia: Rekalde Aretoa (Rekalde Zumardia, 30; 48009-Bilbo).

 

  • Oharrak:

v  Sarrera librea, edukiera osatu arte.

v  Hitzaldi guztiak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira aldibereko itzulpen zerbitzua erabiliz eta streaming-ez bidez zabalduko dira

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!