BizkaIdatz VIII. Literatura Lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko urr. 26a, 11:49
Parte hartzeko epea irekita, 2016ko otsailaren 5era arte

BizkaIdatz  VIII. Literatura Sariak helburu nagusitzat du bizkaitarren sormen literarioa bultzatzea eta bi egun esanguratsu ospatzea: Liburuaren Nazioarteko Eguna (apirilak 23) eta Liburutegien Nazioarteko Eguna (urriak 24).

Hamasei urtetik gorako pertsona orok eman dezakete izena. Horretarako, jatorrizko lanak aurkeztu behar dira, hau da, aurretiaz argitaratu gabeak: ez zati bat, ez osorik.

Bi istorio hauetako bat jarraitu behar da: * Laranja zukua, Jasone Osorok idatzita. * Stan, Aixa de la Cruzek prestatuta.

Lehiaketa honen oinarriak eta hasierako istorioak Foru Liburutegian bertan paperaz jaso daitezke.

Idazlanak aurkezteko epea 2016ko otsailaren 5eko 13:30ak arte irekita egongo da.

  Kontakizuna  hasiko du euskaraz eta  gaztelaniaz. Lanok, Bizkaiko Foru Liburutegian, Diputazio kalea 7- 48008 Bilbo, aurkeztuko dira eta horretarako azken eguna 2016ko otsailaren 5a izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!