Foru Liburutegia barrutik: ate irekietako jardunaldia

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2015ko urr. 9a, 11:35
Liburutegien Nazioarteko Eguna ospatzeko
  • Urriaren 19tik 23ra arte (biak barne), bisitak euskaraz (10:30 edota 16:30) zein gazteleraz (12:30 edota 18:30).
  • Bisita bakoitzean gehienez sei pertsonek hartuko dute parte.
  • Bisita, 45 minututakoa, sarreran hasiko da, eta kristalezko kubora ere (liburuen biltegira, alegia) sartuko da.
  • Liburutegira sartu ahal izateko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela eraman behar izango da. Zorro, motxila edota bolumen handiko antzeko objekturik eramango dutenek sarreran utzi behar izango dituzte, egokitutako armairu batetan.
  • Izena eman ezazu orain Foru Liburutegira bertaratzen, telefonoz (946082487) edota posta elektronikoz (foru_liburutegia@bizkaia.eus). Erreserbak hurrenkeraz egingo dira.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!