Ikastaroa: Enplegurako gaitasun sortzaileak

Erabiltzailearen aurpegia Foru Liburutegia 2014ko abe. 2a, 13:29
Izena emateko epea irekita abenduaren 16ra arte Foru Liburutegian

Ikastaro honetan pertsonen enplegugarritasuna hobetzeko berariazko teknikak eskainiko dira.

Hona hemen ikastaroaren lau saiotako gidoia:


1. Sormena eta lana.
2. Talentuak eta jarduerak.
3. Sektore, jarduera eta lanerako modu onenak.
4. Motibazioa eta ekintza plana.


Saio hauetan taldeko eta banakako dinamikak egingo dira, lan merkatuan funtsezkoak diren sektore eta jarduerak profil pertsonalen arabera zehazteko.

 

Miren B. Lauzirika izango da irakaslea. Gaztelaniaz (astelehenero) zein euskaraz (asteazkenetan) izango da eta urtarrilaren 12/14tik otsailaren 2/4ra bitartean izango da 18:00etatik 20:00etara, Foru Liburutegiko 5. solairuko tailer aretoan.

 

Ikastaroa doakoa da. Abenduaren 1etik 16ra bitartean eman ahalko da izena, bai liburutegian bertan eta bai telefonoz edo posta elektronikoz (gehienez 20 plaza, izen ematearen ordenari jarraiki).

 

Foru Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edo liburutegiko txartela erakutsi beharra dago.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!