Durangon ia 500 lagunek eman dute izena Euskaraldirako

Erabiltzailearen aurpegia Euskaraldia Durango 2018ko urr. 17a, 19:02

Durangoko Euskaraldiak lokala inauguratu du Artekalean. Hainbat herritar, eragileetako ordezkari eta Durangoko EAJ, EH Bildu eta Herriaren Eskubideako zinegotziak batu ditu ekitaldiak.

Hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldia ekimena martxan da dagoeneko. Dagoeneko 500 lagunek eman dute izena, aurkezpenean azaldu dutenez. Izena emateko epea zabalik dago. Horretarako, bi aukera daude:

  1. On-line izena ematea: euskaraldia.eus
  2. Durangoko Euskaraldian Artekalean (Hitz liburu-denda zegoen lekuan) zabaldu duen lokalera gerturatu eta bertan izena ematea.

Gaur bertan inauguratu dugun lokalean izena emateaz gain, herritarrek Euskaraldiari buruz jakin gura duten informazio guztia jasoko dute.

 

Ordutegia:

Urrian

Eguenetan: 18:00-20:30

 

Azaroan

Eguenetan: 18:00-20:30

Zapatuetan: 12:00-14.30

 

*Euskaraldia hasi aurreko astean egunero egongo da zabalik.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!