Kasualitate gutxi. Iñaki Totorikaguenak kargua lagatzen zebala iragarri zoskun. Noiz, eta Urkullu lehendakariak hauteskundeak iragarri zituen egun berdinean. Mediatikoki gauza batek bestia estaliko zuelakoan?
Alkatearen dimisiñoa, kargua hartu eta hilabete gutxira. “Cambio de aires” bat behar dauela argudiatuta. Zaldibarrera juaten zan zikinaren zati bat herriko laba baten “tratatzeko” baimena emon eta gero. Daukogun kutsadura maila ikusita, beste danok gara “cambio de aires” bat behar dogunok.
“Talde bat gara” entzun izan dotsagu esaten aurreko urteetan poterean egondako Iurretako EAJ-PNV-ri. Orduan, erabakiak ez ditu pertsona bakar batek hartzen, ezta? Orain arte buru egon danaren kargu uztea, “kortafuegos” nahikoa al da? Erabakiak hartzeko orduan, inguruan al zebilen Koka jauna, lehengo alkatia ordezkatu dauena? Azalpenik entzungo al dogu?
Urrun al dago Kamerun? Emerita Augusta baino urrunago, gaur egungo Mérida. Erromak hara bidaltzen zituen Iberiako militarrak imperiorari zerbitzu on bat emon eta gero. Urrezko erretiro bat euki zezaten.