Eukeni Bastida naiz, Bakixako Kofradiako bigarren ordezkarixa.
2018tik hona Kofradixek eindakuak publikoki kritikatu izan dittut. Ordezkari izateko aukera izan dotenian, koherentziaz jokatu behar nebala eta ordezkarixa izateko aukerari ezin notsala uko egin pentsatu neban. Orain, Kofradixak barrutik pixkat ezagututa ein neike berba.
Asko entzun dot herritarren aldetik, azkenengo urte hauetan lursailari eindakuaren inguruko desadostasuna, baina gauzak zer diren kontuak ez zaizkit ateatzen ongi.
Beste behin be, behartuta sentitzen naiz gertatzen ari dana publikoki salatzera; barne bileretan nik esandakuak ez bait dira jasotzen ezta aktetan ere. Kritika digeritu ezinik dabiz Kofradixak. Egoera hau izanda, neri asko kostatzen jat beste aldera begira egotea.
Kanpoko espezieekin eindako monokultiboak garai baten ekonomikoki oso oparoak izan baziren ere, garai horren amaiera heldu zan (2018 inguruan hain zuzen ere). Behin eta berriz monokultibatu danez, lurra pobretu ein da. Honek landara ahulak emoten dittu eta izurriteak jota kofradixen lursailaren azaleraren erdixa betetzen zeben pinu guztixak bota ein ziren. Orain berdina egin danez, ez daigun emaitza desberdinik espero.
Berdina egiten jarraitzen dogun bittartian, eragindako kaltean sakontzen ari gara. Noizko lurrak jasateko moduko modelo aldaketa? Momentua orain da.
- 2018. urtean, iurretarren terrenuei eindakoaren harira idatzi 2022.ean egoera berdintsuan jarraitzen dogula esan neinke.
Modu desberdinetan nabil azken urteotan egoera jasanezin hau bideratu nahixan. Banakako aurrez aurreko elkarrizketatan, idatzi publikoak zein barne idatziak eitten, Kofradixen barne bileretan… Beti topatzen dot berdina: baloiak kanpora, interes falta, berba polittak, bai baina ez... Egixa da oratoriarekin malabarak egin ahal direla, hitz lainoak eta hitz txiribuelta asko ere bai, baina berbetan bukatzen dogunian Laixiar inguruko parajeak osasun egoera txar berdinean jarraitzen dau.
Kofradixen inguruan, herritar askoren prezepziñua da opakua eta erakunde semifamiliarra dala. Azkenengo hau oztopo bat izan leike azkeneko fase hontan egindakuakin kritiko izateko. Danok ein ahal dittugu akatsak, argi dau. Baina, begibistakua danian, derrigorra da rektifikatzea eta egoerari bueltia emoteko oztoporik ez jartzea.
EINDAKUAK:
1- 2018-2019ko monokultibuen uzta
Etekin ekonomikoa edozeren gainetik lehentsita, alde batera lagatzen dogu beste edozein ondorio, tartean baso lanak eitten dittuzten langileen lan baldintzak. Nori emon jakon kofradietako lursailetan azkeneko mozketa lanak eitteko? Albiste hontan agertzen danari. Titularra ez da larriena, klikatu letra urdinetan irakurtzeko.
Denuncian al propietario de Maderas José Saiz por atropellar a un trabajador (europapress.es)
2- Malda haundixan makinaria astuna
Lursailan daukogun ondarerik haundixena lurra bera da. Malda haundixak daren lekuetan arraseko mozketa eta makinaria astuna erabilitta, lurra maldan behera jausten doia. Biluzik lagata, haizea, eguzkixa eta eurixarekin lur galera haundixak emoten dira. Eurixa eitten dauenian errekak marroitu eitten dira. Hori, itsasorako bidean doian gure lurra da.
Irudi bi hauetan, Iurretako udalerriaren iparraldeko mapa. Neurri haundi baten kofradixen lursaila.
3-Egoera hontan laga ginuan gure lursaila 2018-2019-an
Argazki hontan ikusten dan hori ez dabe ein gure arbasoek inoiz. Lehen, monokultiboen aurretik, bertako zuhaitzen mozketa selektiboak eitten ziren. Ez gaitezen jausi orduan "hau beti egin da horrela" ideian hau justifikatzeko.
4- Landatutako espezieak
Landaketak egin aurretik alternatibak aztertzearen proposamenari uko ein jakon. Publikoki eindako proposamena izan zan.
Modu desberdinetan saiatu naiz alternatiba desberdinak ekartzen:
Kofradixetako batzar batera, konserbaziora dedikatzen dan fundazio baten bisita onartu zan. Halan be, lursailaren kudeaketa ez da barne funtzionamentuan interes gehiegirik sortzen dauen gai bat. Kofradixen zereginaren muina izanda ere, ez dala lehentasun bat entzutia ere tokau jat.
Proposatu izan dot baitta, Kofradixen ein beharreko bat izan beharko zala hitzaldi batzuk antolatzea. Bertan, alternatibak proposatzen dittuztenek (ikerketa serixuak eskuan hartuta), bai Kofradixetako ordezkarixei bai herritarrei bide berri batzuei buruz informazioa eta proposamenak emon ahal izateko. Hau ere ez da posible izan Kofradixen bidetik, interes falta medio.
Iurretara Errez Kooperatiba Txikia-ko bi kide ekarri ahal izan dittugu, herritarrei zuzendutako hitzaldi zabal batera (2022/06/15). Honek erakutsi zeban baietz, benetan beste bide bat posible dala. Bertaratu ginen herritarrok ikasi ginuan Kofradixen lursailetan landatutakoaren inguruan:
-Kriptomeria; Japoneko espeziea. 80 urte mozketarako. Egurraren kalitate bajua eta erabilera eskasekua.
-Eukaliptoa; Honek aurkezpen gutxi behar dau.
-Pinus pinaster (maritimua); Dirudienez penintsulatik kalte eingo dotsan izurrite bat dator eta epe oso laburrean kaltetu egingo dau, hilkortasun tasa %80a izateraino. Honen inguruan ikerketak egin dittuzten adituen arabera, ziurrenik gure lursailetan landatutakoak ez dira nagusiak izatera helduko.
5-Produkto kimikoak
Monokultiboa behin eta berriz ein danez, lurra pobretu ein da. Hurrengo monokultiboa aurrera aterako duelakoan produktu kimikoak bota dira, eta botatzeari lagatzea eskatu ein behar izan dot. Monokultiboaren landara bakoitzaren inguruan produktu kimikoa zabaldu da eta ez dotsegu abixatu errekan behera bizi diren biztanleei. Oromiñoko auzotarrei galdetuta, batzuk errekako ura erabiltzen dabe.
2021/04/16
Hurrengo albiste hontan ikusten dan moduan, hauxe da gure agintarixek emoten daben maila gure jatekuak tratatzeko orduan. Ondorioztatu geinke zein dan mendixetan botatzen diren produktuen arrisku maila. Klikatu letra urdinetan irakurtzeko.
Dakigun guzti hau jakinda, ezin da gure lursaila datozen belaunaldietarako kondenatu. Ezin dittugu euki gure lursailak betiko interes forestalisten beharretara plegatuta. Interes honek ez datoz bat guriekin.
AURRERA BEGIRA:
Egoeraren larritasunak berehala 180ºko norabide aldaketa bat eittea eskatzen dau. Orain.
- urtean gaude, krisi klimatikoaren kolpearen hasieran, beraz ez entzunarena eitten jarraitzia ez da aukera bat. Kontuan euki beharko ginuke suteen aurrean baso mota desberdinen portaera zein dan. Lehorte garaiak gero eta arruntagoak direla eta izango direla jakinda, suaren arriskua hor daukogu beti.
Adituen arabera, betiko monokultibuetako konifera, eukalipto, etab-ek suteak areagotu eitten dittuzte. Gero eta arruntagoak dira 30/30/30 egoerak; 30°C-ko tenperatura baino gehixau, 30km/ordu edo gehiagoko haize-boladak eta %30eko edo gutxiagoko hezetasuna airean.... Ezin dogu jokatu guzti hau jakingo ez baginuan moduan.
Bertako zuhaitzek urtero euren azpira askatutako hostuek, materia organikoa sortzetik aparte, hezetasun maila altuago mantentzen laguntzen dabe.
Denbora luzez pentsatu dot ni nintzala korrontearen kontra dabilena igeri eitten. Baina;
- Eusko Jaurlaritzak Larrialdi klimatikoa ezarri
- Foru Aldundiak lursailak erosi dittu Laixiar inguruan eta bertako zuhaitzak landatzeko asmua adierazi dau.
- Udaletxiak erabilera publikoko bere lursailetan bertako espezieak landatzea eskatu dotsa Foru Aldundiari.
Herritarren iritzixak ere ildo berdinean doiala ere emoten dau. Uste dot Kofradixak korrontearen kontra ari direla orain.
Ondorenguei zer lagako dotsagun pentsatu beharko ginuke, gure lehenguengan edo orainguengan pentsatu barik.
Kaltea einda dau. Sistema berdina mantentzeko bideratu diren 300.000€-ak ez dira bueltatuko, errekara juandako lur kantitate haundixa ere ez. Produktu kimikuak lursailan zabalduta dare. Errentagarritasun ekonomikuari begira zalantza guztixak eukitzeko moduko kanpoko espezieak landatuta dare baitta.
Baina, oraindik ein geinke zeozer egoeria hobetzeko. Orain ein behar dogu, herrixari azalduta eta bere oniritziarekin. Gogoratu behar dogu iurretar guztixen lurretaz ari garela.
700.000€ gelditzen jakuz. Ez entzunarena egiteari laga eta erabili daiguzen arduraz. Estatutuek esaten daben moduan, zati bat iurretarren bizi baldintzak hobetzera bideratu, eta beste zatixarekin berbideratu daigun lursailetan eindakua.
Zonalderik maldatsuenak bertako baso iraunkorrerako laga eta beste azalera guztixa bertako espezieen ustiapen ekonomikorako. Zergaitik ez? baina bertako espezieekin eta modu jasangarri baten.
Honek nire argudioak dira.
Egungo egoeran ulertezinak dira orain artekua mantentzearen aldeko argudioak.
Iurretarrak animatzen zaittuztet honen inguruan zuen iritzia adieraztera. Zentzu baten zein bestean, beldur barik.
Garrantzitsua da.