Laneko osasun mentalari buruzko ikerketen arabera, errutinara itzultzearekin lotutako estresak oporrak bukatu eta bi astera arte iraun dezake. Aldi horretan, pertsonek zailtasunak izaten dituzte beren lan- eta familia-ingurunearen eskakizunetara egokitzeko. Hala ere, zenbait zerbitzu publikoen esku-hartzeak nabarmen arindu ditzake ondorio horiek, gainkarga emozionala murrizten duen eta normaltasunera pixkanaka itzultzea errazten duen laguntza-esparrua eskaintzen baitute.
Kultura eta aisialdiari dagokionez, bibliotekak, kirol-zentroek, antzokiek eta museoek pertsonak erlaxatzeko eta aisialdiaz gozatzeko espazioak eskaintzen dituzte, gastu ekonomiko esanguratsurik egin gabe. Bizenta Mogel Bibliotekak oso serio hartzen du betebehar edo funtzio hau. Horregaitik, urtero, irail hasieran ekintzen programazio zabal eta interesgarri bat eskaintzen du. Ekintza hauek publiko guztientzat pentsatuta daude, inklusioa sustatuz eta topaketarako eta komunitatea sendotzeko espazio bat sortuz: familientzako, gazte eta helduentzako irakurle klubak, hitzaldiak, kultur ekitaldiak... ekintza hauekin biblioteka ikaskuntzarako, dibertsiorako eta bizilagunen arteko lankidetzarako erreferentzia puntu bihurtzen da. Ezagutza eta denbora komunitatean partekatzearen balioa berraurkitzeko gonbidapen ireki bat da, eta, bide batez, errutinara itzultzea eramangarriagoa egingo da.
Zerbitzu publiko sendo eta ongi kudeatuek, bizi-kalitatea hobetzeaz gain, herritarren osasun mentalean eta ongizate orokorrean berebiziko garrantzia dute trantsizio garai honetan. Astarloa Kulturgintza osatzen dugun San Agustin Kultur guneak, Arte eta Historia Museoak eta Bizenta Mogel Bibliotekak honetan guztian eragile aktiboak izan nahi dugu.