Kultura eraldaketarako ezinbesteko arma

Kultura eraldaketa sozialerako eta pertsonalerako tresna indartsua da. Kulturak zenbait adierazpenen bidez (artea, musika, literatura, zinema, dantza..) munduan pentsatzeko eta jarduteko moduaz hausnartzera, zalantzan jartzera eta aldatzera gonbidatzen gaitu. Ildo horretan, ezarritako egiturei aurre egiteko, berdintasuna eta justizia sustatzeko eta gizarteko kide garelako zentzua eta elkartasunaren zentzua sortzeko arma bihurtzen da kultura.

Lehenik eta behin, kulturak erronka egiten die arau eta balio nagusiei, ezarritako pentsamoldeak eta portaerak zalantzan jartzen baititu. Artearen eta adierazpen sortzailearen bidez gai tabuak jorratzen dira, bidegabekeriak kritikatzen dira eta ideia eta ikuspegi berriak aztertzen dira. Horri esker pertsonek botere-egiturak eta zapalkuntza-sistemak zalantzan jarri ahal dituzte, eta horrela mundu bidezkoago eta berdinago baten bilaketa sustatzen da.

Gainera, kulturak gizarte-kontzientzia sortzeko eta enpatia sustatzeko ahalmena du. Filmek, liburuek eta antzezlanek, adibidez, beste pertsonen bizitzetan eta esperientzietan murgildu gaitzakete, eta horrela norberaren ulermena zabaltzen da eta errazago hurbildu gaitezke deneriko errealitateetara. Horrek desberdintasunei aurre egiteko eta justizia sozialaren alde borrokatzeko ekintza zehatzak hartzera bultzatzen gaitu.

Kulturak badu gaitasuna pertenentzia-zentzua sortzeko eta nortasun kolektiboak eraikitzeko ere. Komunitate bakoitzaren tradizioen, musikaren eta kultura-adierazpenen bidez komunitate-zentzua indartzen da, eta kultura-aniztasuna errespetatzea eta balioestea sustatzen da. Horrek gizarte inklusiboagoak eta errespetuzkoagoak eraikitzen laguntzen du, non ahots eta adierazpen guztiak aitortzen eta ospatzen diren.

Era berean, kulturak aldaketa-eragile gisa joka dezake maila pertsonalean. Arteak eta kulturak geure pentsamenduak, emozioak eta esperientziak aztertzera gonbidatzen gaituzte, nork bere burua aurkitzeko eta hazteko prozesua erraztuz. Literaturaren, musikaren edo dantzaren bidez inspirazioa, arnasa eta motibazioa aurki ditzakegu erronkei aurre egiteko, oztopoak gainditzeko eta geure buruaren bertsio osoagoak eta benetakoagoak izateko.

Eta horretan ari gara Astarloa Kulturgintza osatzen dugun San Agustin Kultur Gunea, Arte eta Historia Museoa, Plateruena Kultur Aterpea, eta Bizenta Mogel biblioteka, herritarron bizitza hobe baten alde lanean.

 

"Por eso hoy canto con la convicción                                                                  De que la cultura es un arma de transformación                                              Por ello ante el opresor no calléis y alza tu voz                                                I es que el poble que canta mai no mor"

-Los Chikos del Maiz-

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!