2014/03/18 18:00

ENPATIA: Beste baten lekuan jartzea

Elorrioko Institutuan. Hitzaldi Aretoan, Elorrio
Elorrioko Institutuak, HAUSPOA proiektuaren barruan, Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxea eta Guraso Elkartearekin batera "...guztion artean...entre todos" egitasmoa jarri du martxan ikasturte honetan. Aipatu egitasmoak Irakaskuntza Publikoan euren seme/alabak eskolaratu dituzten familiei gaur-gaurko gaiei buruzko prestakuntza eskaini nahi die, gure seme/alaben heziketa partekatutako lana baita. Hilabete honetako hitzaldia euskaraz izango da eta izenburua "ENPATIA; beste baten lekuan jartzea" du.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!