Martxoaren 11n Elorrioko zerua argituko dugu!

'Argitu erabakia' ekitaldia egingo dugu martxoaren 11n. Parte hartzeko, eskuratu zure kriseilua! Hainbat saltokitan dago horretarako aukera, eta datozen bi asteburuetan ere edukiko duzu aukera plazan.

Martxoaren 11n, 19:30ean itxura berezia emango diogu Elorrioko plazari.

Kriseiluak eskuratzeko hainbat aukera dauzkazu:

- Ramon Altunaren denda

- Igartua Kirolak

- Sillero zapata denda

 

Eta plazan izango gara, otsailaren 26an eta martxoaren 4an, barikuak, 19:00etatik 20:30era, eta otsailaren 28an eta martxoaren 6an, domekak, 13:00etik 14:30. Animatu parte hartzera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!