Erabakitze eskubidea aldarrikatzeko ibilbidean, 2014an, Giza Katea egin genuen, abiada hartzeko batez ere. 2015ean borondateen oihalak josi genituen eta San Mamesen zabaldu. Orain, ESKURA hausnarketa-prozesuarekin, erabakitzera goaz.
ESKURA prozesua ariketa kolektiboa, irekia eta parte-hartzailea da, eta Gure Esku Dago-ren jarduera, antolamendua eta finantzaketa adostuko ditu.
Hor parte hartzeko ezinbestekoa da saretzea. https://gureeskudago.eus/eskura/
2015eko martxoan Bizkarrezurra izeneko hausnarketa-taldea osatu zen: 80 lagun aritu dira sei hilabetez eztabaida-txostena prestatzen.
Eztabaida-txostenaren nondik norakoak urriaren 31n (12:00-14:00 eta 17:00-19:00), azalduko ditugu Elorrioko kontzejupean. Eta bertan adieraziko dizuegu zelan saretu.
- Txostena aurkeztu eta epea irekiko dugu azaroaren 9a arte ekarpenak egiteko.
- Azaroaren 3an Arriolako sarreran egongo gara (19:00-19:30) ekarpenak jasotzeko eta behar diren argibideak emateko.
- Interneten eztabaida-foroa irekiko da.
- Azaroaren 21ean EZOHIKO BATZAR NAGUSIA egingo da. Bertan GEDren saretu guztiek hartu dezakete parte.
Aurkezpenean espero zaituztegu, ESKUTIK ESKURA EGIN NAHI DUGULAKO LAN.