E21erako aurre-salmenta luzatu da

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Gure Esku Dago 2015ko eka. 17a, 07:08

E21ean San Mamesen ekitaldi oso potentea egongo da, gaur bertan emango dira xehetasunak. Eta ekitaldira sartzeko sarrera beharko da.

Sarrerak San Mameseko leihatiletan egongo dira salgai igandean. Baina lanak errazte eta iladak murrizte aldera, aurre-salmentan dihardugu herriz-herri eta Internet bidez. Hain zuzen azken egunotan sumatu dugunez eguna hurbildu ahala eskaera igotzen ari zela, Elorrioko taldean erabaki dugu sarrera eta kamiseta gehiago ekartzea eta aurre-salmenta luzatzea. Beraz, herriko plazan gure mahaia atope izango dugu datozen ostegun eta ostiralean, 18:00-20:00 bitartean. Ordu horietatik aparte, gurekin harremanetan jar zaitezke elorriogureeskudago@gmail.com helbidean.

Oraindik garaiz zaude. Eskuratu sarrera eta kamiseta, eta goazen San Mames betetzera!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!