Herrian kartelak eta mezuak zabaltzen ari gara, San Markoseko joste egunean parte hartu zutenei herrian egindakoa Bilbora eraman dezagun, eta parte hartu ez zutenei dinamikara batu daitezen. Sarrerak eta kamisetak lortzeko mahaia sarriago jarriko dugu aurrerantzean eta lehen autobusa ere betetzen ari da. Ederra izan zen Elorrioko oihal-katea, eta mundiala izango da Bilbon itsasadarraren alde bietan luzatuko dena. Eta arratsaldean, jai giroan, denok San Mamesera) Zatoz zu ere, jaia -eta gaia- zureak ere badira!