Herritar askok hartu du parte bideoan, batzuk kamera aurrean eta besteak atzean. Guztiek josi dute artoaren oihala , guztiek ondu dute elkarbizitza. Guztiei mila-mila esker!
Aurtengo San Markosen batu dira artoa ereitea eta oihalak jostea. Joste lanak egunean bertan egingo direnez, guk artoarenak jaso nahi izan ditugu, Elorrioko paraje zoragarriak baliatuz. Horrela, artaburuak batu genituen Zenitako garaian, haiek Argiñetako eliza atarian urkuldu, Zenitako auzo-errotan ehotu eta Mendrakako iturriko urarekin bertan taloak egin.
Herritar askok hartu du parte bideoan, batzuk kamera aurrean eta besteak atzean. Guztiek josi dute artoaren oihala , guztiek ondu dute elkarbizitza. Guztiei mila-mila esker!