Giro ederrean

Giro ederrean joan zen atzoko ekitaldia Arriolan. Angel Oiarbidek kontatu zigun ustez ardia zen lehoi nerabearen historia eta nola berreskuratu zuen bere orroa, bere izaera eta bere tokia.

Angelek ohi bezain zuzen eta bero azaldu zuen nondik datorren GEDen prozesua eta nora doan, demokrazia sakonagoaren bila: "Bretainia Handian 200 urte daramate demokrazian eta horregatik ez dute zalantzan jarri Eskoziak baduela erabakitzeko eskubidea. Gero eskubide hori gehiengoak erabili du independentziari ezetz esateko. Sekulako lezioa eman diote munduari batzuk eta besteek"

Hitzaldiaren ondoren erabakia #ehuntzen dinamika aurkeztu zen eta jende artetik agertokira igotako lagun talde batek erakutsi zuen nola gauzatzen den joste lan hori. Aurrerantzean ostiralero jarriko da mahai bat plazan atxikimenduak jasotzeko eta tutoreak lotuko dira elkarte ezberdinetan jardun daitezen. Apirilaren 25ean, San Markos egunean, herriko plazan egingo da Joste eguna, eta josteaz gain -eta ordurako artoak ereiteaz gain- iaz ereindako artoarekin taloak egingo dira. Eta giroa berotzeko lanean jarraituko dugu, ekainaren 21ean hiriburuetako bilkurak erraldoiak izan daitezen.

Atzoko ekitaldia amaitzeko, bertaratutakoen argazkia egin genuen agertokian jositako ohialekin.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!