Bariku honetan, giza-katea Elorrixon

Ekainaren 8a gero eta gertuago dago, eta motorrak berotzeko, Elorrion giza-katea egingo dugu bariku honetan. 19:00etan plazan hasi, eta Erreka kaletik beherantza eta Berriotxoa kaletik gorantza joko dugu, eskutik ebatuta. Kamiseta daukazuenok, ekarri soinean! Ekainaren 8an jarraitu beharreko jarraibideak ere emango ditugu; gogoratu, guri dagokigun kilometroa Muntsaratzen dagoela, baina Elorrion bertan ere jendea behar dugula antolaketarako.

Bariku honetakoa ekainaren 8ko giza-katerako beroketa izango da. Barikuro moduan, 18:30ean kamiseta eta metroak saltzeko postua ipiniko dugu, eta 19:00ak aldera, ekainaren 8rako jarraibideak eman, eta Elorrion bertan giza-katea osotzen hasiko gara. Horren ostean, mokadutxo bat hartuko dugu jai-giroan, eta oraindik metrorik edo kamisetarik erosi ez duenak aukera edukiko du. 

 

Maiatzaren 28an, Gazta Zati Bat

Bestalde, maiatzaren 28an Gazta Zati Bat dokumentala ikusteko aukera edukiko dugu Arriolan, 19:00etan hasita.

 

500 metro salduta!

Termometroa bero-bero dago: dagoeneko 500 metrotik gora saldu ditugu Elorrion. Elorriarron esku be badago, eta animo danoi!

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!