Elorriar guztiak zaudete gonbidatuta. Gure Esku Dagon buru-belarri dabiltzan Zelai Nikolas eta Iñaki Zarraoa izango dira gonbidatu nagusiak, baina horrez gain, erabakitzeko eskubidea Eskozian eta Katalunian zelan bizi duten jakin ahal izango dugu, Elorrion bizi den eskoziar baten eta Abadiñoko katalan baten testigentzetatik.
Aurkezpenean Elorrixon grabatu dan bideoa, zozketak, familia-argazkia... edukiko ditugu. Ekainaren 8ko giza-katerako metroak eta kamisetak erosteko aukera ere egongo da aurkezpenaren aurretik eta ostean.