Euskaraldiko hamaika egunak heltzeko gero eta gutxiago falta da, eta Elorrion bagabiltza apurka-apurka ahobizi eta belarriprestak animatzen. Dagoeneko 800 baino gehiago gara! Eta aste honetan hitzordu berezia izango dugu.
Elorrion lau pertsonatik hiruk ulertzen dugu euskara; zehazki 5.500 elorriarrekin dugu aukera euskaraz berba egiteko. Baina zenbat entzuten da kalean? Gaur iluntzean izango dugu udaberrian egindako kale neurketaren berri. Horrez gain, Euskaraldiko batzordeak egoeraren gure irakurketatxoa egingo dugu eta ahobizi eta belarriprest txapak banatzen hasteko baliatuko dugu ekitaldia.