2018/09/05 18:30-19:30

Mintzodromoa Elorrixoko jaixetan!

Mintzodromoa Elorrixoko jaixetan!
Urarka kalean, Elorrio
Mintzodromoa antolatu dugu Ferixa Nausikoetarako bigarren barikurako. Irailaren 7an, 18:30etik 19:30etara batuko gara Urarka kalean. Hiru gairen inguruan euskaraz eztabaidatu eta hausnartuko dugu, lagunarteko giroan Talde txikietan batu eta denoi eragiten diguten gaiei buruz berba egiteko elkartuko gara barikuko Mintzodromoan. Edonor hurreratu daiteke bertara: euskara ikasten dabiltzanak eta praktikatu gura dutenak, besteak bide horretan lagundu gura dituztenak... Egunotan herrian jai giroa nagusi denez, beste herritarren iritziak modu informalean ezagutzeko gunetxo bat sortu gura dugu Mintzodromoarekin, eta bide batez, euskaraz eta Euskaraldiaz berba egin. Animatu barikuan Urarkara! Izara dendaren alboan izango gara!