Barikuan egingo dugu Euskaraldiaren aurkezpena, plazan

Erabiltzailearen aurpegia Elorrioko Euskaraldia 2018ko eka. 19a, 12:36

Euskal Herriko beste 350 herrik legez, Elorriok izena eman du Euskaraldian, eta lantaldetxo bat sortu dugu Euskaraldia antolatzeko. Euskararen erabilera aktibatzeko aukera asko ikusten ditugu Elorrion, eta hasi gara pausoak ematen apurka-apurka. Bariku honetan, ekainak 22, aurkezpena egingo dugu plazan; 19:30 inguruan izango da.

Euskaraldia zer den azaltzeaz gainera, barikuko aurkezpenean herriko lehen 'ahobizi' eta 'belarriprest'-en berri emango dugu, eta sorpresaren bat ere izango da tartean. Gure lantaldea talde irekia da, eta zabal-zabalik dago edonork parte hartu gura badu.

Bariku honetan, hurreratu plazara!

(Oharra: Anbotoko komunitatean profila sortzeaz gain, Facebooken eta Instagramen ere sortu ditugu kontuak, eta helbide elektroniko hau ere badugu: elorrio@euskaraldia.eus)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!